search
Egin zure dohaintza Egin zure dohaintza Palestinako emakume eta gizon errefuxiatuekin
Narrando lo invisible - Misioa / Misión - UNRWA-ren ekintza euskadin / Acción de UNRWA en Euskadi

UNRWA-ren ekintza euskadin / Acción de UNRWA en Euskadi

Acción de UNRWA en España

Palestinar errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari bere lanean laguntzen dioten hiru Batzorde Nazionaletako baten parte da UNRWA Euskadi. 2006an sortu zen, eta bi helburu nagusi ditu: Euskadiko herritarrei Palestinako 5,4 milioitik gorako errefuxiatu-populazioaren bizi-baldintzak ezagutaraztea, eta UNRWAk duela zazpi hamarkada baino gehiago bost operazio-eremuetan (Gazako zerrenda, Zisjordania, Siria, Libano eta Jordania) egiten diharduen lan humanitarioa ezagutaraztea.

UNRWAk hainbat jarduera egiten ditu Euskadin, alor hauetan: Laguntza Humanitarioa, Herritartasun Globalerako Hezkuntza eta Sentsibilizazioa. Agentziak Giza Eskubideak zabaltzen, sustatzen eta defendatzen dihardu, Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren bidez, euskal gizartea sentsibilizatuz eta mobilizatuz eta palestinar errefuxiatuen egoerari ikusgarritasuna emanez, baita kulturartekotasuna, genero-berdintasuna eta antzeko beste balio batzuk sustatuz ere.

Gainera, Agentziak palestinar errefuxiatuei ematen dien laguntzari eusteko, UNRWA Euskadik finantzaketa publikoa eta pribatua biltzen du (enpresen, bazkideen eta banakako dohainen bidez), eta bildutako diru guztia palestinar errefuxiatuen aldeko tokiko proiektuetara bideratzen ditu.


UNRWA Euskadi es una de las delegaciones en España que contribuyen al trabajo de la Agencia de Naciones Unidas para los refugiados y refugiadas de Palestina. Fue creado en 2006 con dos objetivos fundamentales: concienciar al pueblo vasco de las condiciones de vida de la población palestina de refugiados de más de 5,6 millones y llevar a cabo la UNRWA en cinco áreas operativas (Franja de Gaza, Cisjordania, Siria, Líbano y Jordania) durante siete décadas. para dar a conocer el trabajo humanitario involucrado.

UNRWA Euskadi lleva a cabo diversas actividades en el País Vasco en las siguientes áreas: Ayuda Humanitaria, Educación y Sensibilización para la Ciudadanía Global. La Agencia trabaja en la promoción, promoción y defensa de los Derechos Humanos a través de la Educación para la Ciudadanía Global, sensibilizando y movilizando a la sociedad vasca y dando visibilidad a la situación de los refugiados palestinos, además de promover la interculturalidad, la igualdad de género y otros valores similares.

Además, con el objetivo de mantener la ayuda proporcionada por la Agencia a los refugiados y refugiadas de Palestina, la Delegación de UNRWA Euskadi recauda financiación pública y privada (a través de empresas, socios y donaciones individuales) y destina todo el dinero recaudado a proyectos locales para la población refugiada de Palestina.

Herritartasun Globalerako Hezkuntza / Educación para la Ciudadanía Global

UNRWA Euskadin, honela ulertzen dugu Herritartasun Globalaren Garapenerako Hezkuntza: “bizitzako eremu guztietan aplika daitekeen etengabeko hezkuntza-prozesu bat, eguneroko errealitatetik abiatuta, eta ezagutzaren, zentzu kritikoaren, balioen, jarreren eta tresnen bidez, eta Giza Eskubideak eta giza garapen inklusiboa, bidezkoa eta iraunkorra sustatuz, pobreziaren, bidegabekerien eta desberdintasunen aurkako borrokarekin solidarioa, konprometitua, erantzunkidea eta aktiboa izango den herritartasun global bat eraiki nahi duena”. Palestinar errefuxiatuen egoeratik abiatuta betiere.  Horretarako, lau alderdi hauek lantzen dira: Sentsibilizazioa (herritar guztiei zuzendutako ekintza puntualak eta zehatzak sustatuz), Hezkuntza (eremu formaletan eta ez-formaletan funtsezko eragileak eta ikasleak prestatuz), Ikerketak eta Azterlanak, eta Intzidentzia. Lan hori berrikuntza pedagogikoa sustatuz, kontzientzia kritikoa sortuz, parte hartzea bultzatuz eta gure lanaren xede diren taldeetara eta populazioetara egokituz egiten dugu, herritarrak kritikoak izan daitezen, palestinar errefuxiatuen alde egin dezaten eta haien giza eskubideak babes ditzaten.


En UNRWA Euskadi, entendemos la Educación para el Desarrollo de una Ciudadanía Global como “un proceso educativo constante aplicable a las distintas esferas de la vida que pretende, desde su realidad cotidiana, a través del conocimiento, sentido crítico, valores, actitudes y herramientas, construir una ciudadanía global solidaria, comprometida, corresponsable y activa con la lucha contra la pobreza, las injusticias y las desigualdades, promoviendo los Derechos Humanos y un desarrollo humano inclusivo, equitativo y sostenible en el tiempo”. Siempre desde la situación de la población refugiada de Palestina. Para ello, se trabajan las cuatro dimensiones en más de 9 Comunidades Autónomas en España: Sensibilización con acciones puntuales y concretas para la ciudadanía en general, Educación – Formación de actores clave y estudiantes en espacios formales y no formales (más información en www.escuelasporlapaz.es), Investigaciones y Estudios, e Incidencia. Esta labor se apoya desde la innovación pedagógica, la generación de conciencia crítica, la participación y la adaptación a los colectivos y la población a la que nos dirigimos, de tal forma que se conviertan en ciudadanía crítica y activada por la población refugiada de Palestina y la protección de sus derechos humanos. Más de 150.000 personas y 200 entidades (centros educativos, Universidades, administraciones públicas, sociedad civil, etc.) han participado hasta el día de hoy en nuestras actividades y proyectos.

Plan de Educación para la Ciudadanía Global 2020

Estrategia de Educación para el Desarrollo y Sensibilización 2014-2017 (extendida hasta el fin de 2018)

Plan de Educación para la Ciudadanía Global 2019

MOBILIZAZIO SOZIALA / MOVILIZACIÓN SOCIAL

Palestinar errefuxiatuek eta, bereziki, Gazako haurrek dituzten arazoak asko eta askotarikoak dira, eta hain konplexuak, ezin baitira jarduera-eremu bakar baten arabera aztertu.

Horregatik, UNRWA Euskadik gobernuekin, erakunde publiko eta pribatuekin, enpresekin, garapen-erakundeekin, gizarte zibileko taldeekin eta erkidego onuradunekin lankidetzan lan egiten du, irtenbiderik egokienak, jasangarrienak eta iraunkorrenak hartzen direla bermatzeko. Aliantza horiek sortzea eta mantentzea da UNRWA Euskadiren lanaren lehentasunetako bat.


Los problemas que afectan a la población refugiada de Palestina, y en especial a la infancia en la franja de Gaza, son tantos y de tanta complejidad que es imposible abordarlos desde un único ámbito de actuación.

Por eso, UNRWA España trabaja con gobiernos, instituciones públicas y privadas, empresas, organizaciones de desarrollo, grupos de la sociedad civil y con las propias comunidades beneficiarias para garantizar que se adoptan las soluciones más adecuadas, sostenibles y duraderas. Crear y mantener estas alianzas es una de las prioridades del trabajo de UNRWA España.