search
Egin zure dohaintza Egin zure dohaintza Palestinako emakume eta gizon errefuxiatuekin
Narrando lo invisible - Misioa / Misión - Errefuxiatuen Eskubideak / Derechos de los refugiados

Errefuxiatuen Eskubideak / Derechos de los refugiados

Derechos de los refugiados de Palestina

UNRWAren helburu nagusietako bat errefuxiatuen eskubideen erabateko errespetua lortzea da, nazioarteko legediak bermatzen duen bezala. Horregatik, horiek babestea eta defendatzea UNRWAren zeregin garrantzitsua da, eta, horrez gain, errefuxiatuen beharrak asetzea hainbat arlotan, laguntza humanitarioaren eta garapenaren arloan, hezkuntzaren eta osasunaren arloan, edo gizarte- eta larrialdi-zerbitzuak ematearen arloan, zehazki.

Agentziak Palestinako errefuxiatuen eskubideei buruzko informazioa sustatzen du, eskubide urratzearen salaketa, jarraipena eta agintariekin esku-hartzea eginez. Gainera, palestinar guztien auziari konponbide justua eta behin betikoa emateko premia azpimarratzen du nazioarteko komunitatearen aurrean.


Entre las principales metas de UNRWA está la de conseguir el pleno respeto de los derechos de los refugiados, tal y como están garantizados por la legislación internacional. Por ello, protegerlos y defenderlos es una tarea importante de UNRWA que se sume a las de cubrir las necesidades de los refugiados en materia de ayuda humanitaria y desarrollo, educación y salud, o a la prestación de servicios sociales y de emergencia.

La Agencia promueve el respecto a los derechos de los refugiados de Palestina a través del seguimiento, denuncia e intervención con las autoridades y otros actores en los incidentes donde se infringen derechos. Además, subraya la necesidad urgente de una solución justa y definitiva a la causa de la población palestina en su conjunto frente a la comunidad internacional.

EGUNEROKO KONPROMISOA / EL COMPROMISO CON EL DÍA A DÍA

Agentziak errefuxiatuen segurtasuna eta duintasuna zaintzen ditu, baita Agentziarentzat lan egiten duten langileena ere. Bestela, komprometitutako zerbitzuak ematea ezinezkoa litzateke.

Ildo horretan, hezkuntza instalazio guztietan indarkeriarik gabeko giroa ziurtatzeko lan egiten da, giza eskubideen eta tolerantzia-programaren bidez norbanakoen eskubideen ezagutza eta errespetua sustatuz UNRWAko eskoletan.

Era berean, genero-indarkeriako eta haur-abusuko gertakariak prebenitzeko eta horiei erantzuteko neurriak hartzen dira. Erantzukizun hori Agentziako langileek dute, eta haiek jarduten dute eta informazioa ematen dute edozein gertakari garrantzitsuren aurrean.


La Agencia también se encarga de custodiar la seguridad y dignidad de la población refugiada, así como la del personal que trabaja para la Agencia. De otro modo, sería imposible la prestación de los servicios con los que está comprometida.

En ese sentido, se trabaja para para asegurar un ambiente libre de violencia en todas las instalaciones de aprendizaje, promoviendo el conocimiento y el respeto de los derechos individuales a través de los derechos humanos y el programa de tolerancia en las escuelas de UNRWA.

También se toman medidas para prevenir y responder a incidentes de violencia de género y abuso infantil, responsabilidad que recae sobre el personal de la agencia, quienes actúan e informan ante cualquier suceso relevante.